Irudia. Tolosa

Bortxaketa bat gaitzetsi dute Tolosan

ARGAZKILARIA / FOKU.
2018ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Kartzelara bidali dute gizon bat, Tolosan (Gipuzkoa) emakume bat bortxatu zuelakoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 76 urte ditu kartzelatutako gizonak, eta haren etxean lanean aritzen zen emakume bati eraso egin izana egotzi diote. Salaketaren arabera, joan den asteko ostegunean egin zion gizonak eraso emakumeari. Andreak herenegun jarri zuen salaketa. Gizona atzo bidali zuten espetxera. Iluntzean elkarretaratzea egin zuten Tolosan, udalak eta talde feministek antolatuta, Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.