Mendizorrotzan Gironari 2-1 irabazita amaitu du Alavesek denboraldia

Wakaso, lehen gola ospatzen. D. A. / EFE.
Julen Etxeberria.
2019ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Amaitu du denboraldia Alavesek. Ondo amaitu du, 2-1 irabazi baitzion atzo Gironari Mendizorrotzan. Wakasok eta Callerik sartu zituzten Alavesen golak, 40. eta 83. minutuetan, eta Portuk Gironarena, 86.ean. Garaipenari esker, Gasteizko taldea hamargarren da, eta Betisek gaur Bernabeun irabazi ezean, postu horretan amaituko du. Emaitza oso ona da, sasoiko helburua mailari eustea baitzen. Baina denbora luzez Europako postuetan egon ondoren, kolpea jaso du saririk ez jasota. Hala ere, ezin zaio askoz gehiago eskatu. Nahikoa egin du.

Partida amaieran, agurren ordua izan zen. Abelardok, Jonyk, Callerik, Inuik, Brasanacek, Bastonek, Rolanek eta Alex Garciak taldea utziko dute. Horietako batzuk itzul daitezen nahi du Alavesek, baina horretarako, lan asko egin beharko du bulegoetan. Lehenbizi, hala ere, Abelardoren ordezkoa fitxatu beharko du. Ezustekorik ezean, Asier Garitano bergararra izango da aukeratua.

Eibar, Bartzelonaren aurka

Eibarrek, berriz, gaur jokatuko du azken partida. Eta ez da izango nolanahikoa, txapelduna jasoko baitu, Bartzelona (16:15). Kataluniako taldean dena zen festa duela bi aste, liga irabazi zuenean, baina Txapeldunen Ligako finalerdietan jasotako muturrekoak kolpetik apaldu du euforia guztia taldearen inguruan. Ikusteko dago nola egingo dion aurre gaurko partidari. Eibarrek garaipen bat eskaini nahi die zaleei, sasoia aho zapore onarekin amaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.