Osasunak irabazi egin nahi du etxeko lehen partidan

2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Osasuna Sadarrera itzuliko da gaur, bertan azkenekoz jokatu eta lau hilabete pasatxo geroago (12:00). Iruñeko taldeak etxetik urrun jokatu ditu sasoiko lehen bi partidak, eta denetarik egin du: estreinakoan, Cadizen (Espainia), irabazi egin zuen: 0-2; bigarren jardunaldian, ordea, Getafen (Espainia), galdu egin zuen: 1-0. Gaur, etxean ariko dela baliatu nahi du garaipenaren bidera itzultzeko. Mailari eusteko bidean aurkari zuzena hartuko du: Levante. Herrialde Katalanetako taldeak partida bakarra jokatu du, eta 4-2 galdu zuen Valentziaren aurka. Jonyk estreinakoa joka dezake gorritxoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.