PUNTUAK

2018ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Doakotasuna. «Doakotasuna diru publikoz hornitutako eskola guztietan betearaziko da. Saila arduratuko da kuoten kobrantzak indargabetzeaz».

Kobraketak. «Sailak ziurtatuko du itunpeko eskolek jarduera edo zerbitzu osagarriengatik egingo dituzten kobrantzak onartzeko prozedura».

Matrikulazioa. «Gardentasun erabatekoa bermatzeko, sailak, udalerriekin koordinatuta, eskola eremu bakoitzean matrikulazio bulegoak egokituko ditu, eta horiek izango dira matrikulazio leku bakarrak».

Indizea. «Inklusio Beharrizanaren Eskola Indizea (IBEI) zehaztuko da. Urtero txosten bat landuko da lurralde, eskola eremu edo zona, eta ikastetxe bakoitzeko IBEI erabilita».

Indize mailak. «Gutxieneko eta gehieneko IBEI ezarriko da, eta tarte horretan mugitu beharko dira diru publikoz hornitutako ikastetxe guztiak».

Itunak. «Itunak eman edo berritzea baldintzatuta egongo da; beharrizan sozioekonomikoak, hezkuntza premia bereziak edota hezkuntza laguntzaren berariazko beharrizanak dituzten gutxieneko ikasle kopuru bati arreta eman beharko zaio. Gutxieneko IBEI indizean zehaztuta egongo da».

Zerrenda. «Sailak urtero argitaratuko du zein diren diru publikoz hornitutako ikastetxe guztien eragin eremuak».

Laguntza. «Hezkuntza Sailak, IBEI oinarri hartuta, arreta emango die profil sozioekonomiko baxuena duten eta bazterkeria arriskuan dauden ikasleak dituzten eskola publikoei. IBEI altua duten zentro itunduei laguntzeko formulak ere aztertuko dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.