Mayerren munduko marka dekatloian: 9.126 puntu

2018ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Handia egin zuen Kipchogek maratoian, eta handia egin zuen egun berean Kevin Mayerrek dekatloian, Bordelen (Frantzia). Frantziarrak munduko marka lortu zuen (9.126 puntu). 81 puntu ondu zuen Ashton Eaton estatubatuarrak duela hiru urte lortutakoa (9.045). Hauek izan ziren Mayerren markak: 100 metrokoan, 10, 55; luzera jauzian, 7,80 metro; pisu jaurtiketan, hamasei metro; gorako jauzian, 2,05 metro; 400 metrokoan, 48,42; 110 metro hesidunetan, 13,75; disko jaurtiketan, 50,54 metro; pertika jauzian, 5,45 metro; xabalina jaurtiketan, 71,90 metro; eta 1.500 metrokoan, 4.36.11.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.