«Gehiegikeriak»,zero orduko kontratuekin

2015eko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Aurreko astean eman zuen datua Erresuma Batuko estatistika bulegoak: kontratuen %2,3 zero ordukoak dira jada herrialdean. Halako kontratuetan enpresak exijitzen dio langileari lanerako prest egotea deitzen dionean; esklusibitatea, alegia. Langileak, ordea, ez du deirik jasoko duen bermerik, gutxieneko lan ordurik eskaintzeko obligaziorik ez baitu enpresak.

Gehienbat 25 urtez azpiko eta 65 urtetik gorako emakumeek dituzte halako kontratuak. Astean 25 lan ordu egiten dituzte batez beste, eta hirutik batek nahiago luke ordu gehiagoan aritu. McDonald's-ek iaz aitortu zuen Erresuma Batuko hamar langiletik bederatzi modalitate horretan dituela.

Lan merkatua malgutzeko helburuarekin sortu ziren. Vince Cable Enpresa ministroak aitortu du «historikoki gehiegikeriak» egin direla haien erabilpenean. Iragarri du lege berri bat prestatuko dutela esklusibitate klausulak debekatzeko, «bestela jendeak ezin duelako beste lan bat bilatu diru sarrerak osatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.