Darponek esan du protokoloa bete dutela

2018ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du Ekai Lersundiren kasuan Gurutzetako ospitaleak transexualei arreta emateko protokoloa bete duela. Hala ere, azaldu du gertatutakoa ikertzen ari direla, eta, prozeduran zerbait aldatu behar dela ikusiz gero, hala egingo dutela.

Ohartarazi du ospitaleko profesionalei «zaila» egiten zaiela hormona bidezko tratamendua hasteko garaia zehaztea, munduan bi eskola zientifiko kontrajarri daudelako: batzuek nerabezaroaren aurretik hastea gomendatzen dute, eta besteek, ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.