BERRIA TB-REN GALDETEGIA

2020ko uztailaren 8a
00:00
Entzun

Tokatu al zaizu alarma egoeran zaintza lanak egitea? Bai.

Askotan atera al zara balkoira txaloak jotzera? Bai, ia egunero.

Ezagutzen al duzu etxean balkoirik ez duen inor? Bai, eta oso gogorra da.

Itxialdian zuen etxean nork egiten zituen erosketak? Senarrak eta biok.

Autonomorik bai inguruan? Bai, eta ardura handiarekin bizi dute garai hau.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoa ez den Euskal Herriko leku kuttun bat? Iratxe, Aiegikoa [Nafarroa].

Noiz pasatu duzu Kantabriako muga azkeneko aldiz? Ez dut buruan.

Nafarroara noiz joan zara azkeneko aldiz?

 

Orain hilabete batzuk: Iruñera.

 

Ipar Euskal Herrira? Oso gutxi joaten naiz. Hendaiara joaten nintzen lehen.

ETB1eko zer duzu gustuko? Telebista ikusle txarra naiz. Ez ditut buruan saioak.

ETB1eko albistegia ala ETB2koa ikusten duzu? Biak. Albisteak, batez ere, irakurri egiten ditut.

ETB1en eta Euskadi Irratian jarri beharko al lituzkete erdarazko adierazpenak azpidatzi edo itzuli gabe? Denok ulertzen dugu, baina zerbait egin beharra dago. Hizkuntzaren normalizazioan bere balio sinbolikoa dauka.

Euskaldunek ETB2n eta Radio Euskadin euskaraz egin beharko al lukete? Bi hizkuntza ofizial ditugu, eta helburuak izan beharko luke biak erabiltzea nahi dugunean.

Parte hartuko al duzu aurten Euskaraldian? Rola? Parte hartzekotan, Ahobizi.

Aurreko Euskaraldiak balio izan al zizun hizkuntza ohituraren bat aldatzeko? Niri ez, baina inguruan sumatu nuen aldatu zitzaiela. Belarriprest-ek eragina izan zuen.

Espainiako Kopako finalean nork irabaziko du: Athleticek ala Realak? Ez dakit, eta bost axola niri.

Espainiako ereserkiaren alternatibarik final horretan? Ulertu beharko dut gertatzen dena gauza normal bat dela, nahiz eta niri ez gustatu.

Irakurritako azken liburua? Aitaren etxea [Karmele Jaio].

Entzundako azken diskoa? Berri Txarrak-ena.

Ikusitako azken antzezlana? Zarzuela ikusi dut gehiago nik.

Euskarazko azken antzezlana? Aspaldi.

[YouTube]https://youtu.be/yPNBi5vI0M8[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.