BERRIA TB-REN GALDETEGIA

2020ko uztailaren 9a
00:00
Entzun

Tokatu al zaizu alarma egoeran zaintza lanak egitea? Semeak zaindu ditut.

Askotan atera al zara balkoira txaloak jotzera? Egunero.

Ezagutzen al duzu etxean balkoirik ez duen inor? Bai, nire gurasoak.

Itxialdian zuen etxean nork egiten zituen erosketak? Nire gizonak. Medikua da, eta, etxetik ateratzen zena hura zenez, hark egin zituen.

Autonomorik bai inguruan? Anaia. Kezkaz bizi zuen itxialdia. Hasi da lanean berriro.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoa ez den Euskal Herriko leku kuttun bat? Arribe-Atallu [Nafarroa].

Noiz pasatu duzu Kantabriako muga azkeneko aldiz? Urteak dira.

Nafarroara noiz joan zara azkeneko aldiz? Sarri joaten naiz. Konfinamendua baino lehen azkena: Arribe-Atallura.

Ipar Euskal Herrira? Konfinamendua baino lehen. Sarri joaten naiz. Konfinamenduan ageriagoan geratu dira gure mugak.

ETB1eko zer duzu gustuko? Berben lapikoa.

ETB1eko albistegia ala ETB2koa ikusten duzu? ETB1ekoa.

ETB1en eta Euskadi Irratian jarri beharko al lituzkete erdarazko adierazpenak azpidatzi edo itzuli gabe? Ez.

Euskaldunek ETB2n eta Radio Euskadin euskaraz egin beharko al lukete? Bai.

Parte hartuko al duzu aurten Euskaraldian? Rola? Bai. Ahobizi.

Aurreko Euskaraldiak balio izan al zizun hizkuntza ohituraren bat aldatzeko? Ni euskaraz bizi naiz, baina arreta handiagoz hitz egin nuen Belarriprest zirenekin. Deskubritu nuen pertsona batzuk ari zirela euskaraz ikasteko ahaleginean, eta saiatu nintzen esaten zer ederra izango den euskara bereganatzen duten eguna.

Espainiako Kopako finalean nork irabaziko du: Athleticek ala Realak? Realak.

Espainiako ereserkiaren alternatibarik final horretan? Herri hau estatu bat izatea eta geure kopak jokatzea.

Irakurritako azken liburua? MiƱan [Amets Arzallus, Ibrahima Balde].

Entzundako azken diskoa? [Kanta] Izaroren Errefuxiatuena.

Ikusitako azken antzezlana? Aspaldi ez naiz joan.

[YouTube]https://youtu.be/F_vH4MvcQ2o[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.