Riveira, San Juan eta Orio hiru hautagaiak, elkarren alboan gaur

Aitor Manterola Garate.
2018ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Hasiera dotorea izango du aurtengo Kontxako Banderak (11:00, ETB 1). Urtero izaten da ederra, baina ostegun iluntzean egindako txanda zozketak aparteko berezitasun bat eman dio. Izan ere, emakumezkoen estropadan, aurreneko txandan, batera ariko dira hiru faboritoak: Riveira, San Juan eta Orio.

Aitzakiarik ez dute izango hirurek. Gaur daukate aukera zein den onena erakusteko, elkarren ondoan jarrita. Laugarren trainerua Donostiarra izango da. Osteguneko sailkatze estropadaren aurretik, San Juan eta Orio jotzen ziren faborito bakartzat, baina Riveira gehitu zaie, eta ez bakarrik ostegunean aurrena egin zuelako. Egun hauetan hemen entrenatzen ikusi duten adituek garbi asko esan dute kontuz ibiltzeko galiziarrekin, arraunean oso ondo egiten dutela, eta indarraren jabe ere badirela.

San Juanek bosgarren bandera jarraian irabazi nahi du, etataldekoek konfiantza handia daukate hori lortzeko. Ostegunean ez zuten lan onik egin, eta badakite gai direla askoz ere lan hobea egiteko. Oriok erakutsi du gertu dela pasaitarrengandik, eta badu maila lehia handienean sartzeko.

Kaiku eta TAK, lehen aldiz

Bigarren txandan, historiarako bi datu jasoko dira: lehen aldiz egingo dute arraun Kontxan Kaikuk eta Tolosaldeak. Alboan izango dituzte Hibaika eta Arraun. Donostiako taldea da faboritoa txanda irabazteko, liga bat gorago ibili ez ezik maila ona erakutsi baitu Euskotren ligan; bandera bat ere irabazi du, Ondarroan jokatu zena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.