Bengoetxea VI.ak eta Irujok finalerako sailkapena dute jokoan

2014ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Estatistikak alde dituela ekingo dio Juan Martinez de Irujok Bilboko Bizkaia frontoian Oinatz Bengoetxea VI.aren aurka jokatuko duen lau t'erdiko finalerdian (ETB1, 18:00). Iberokoa nagusitu da orain arte bi aurrelariek distantzia motzean jokatu dituzten hiru norgehiagoketan. Aurten bezala, iaz ere txapelketako finalaren atarian neurtu zituzten indarrak, eta orduan 22-20 irabazi zuen Irujok. Leitzarrak, hala ere, beti hartu izan du estu. 2011n jokatutako finalerdian 17 tanto egin zizkion, eta 2009ko finalerdian, 19.

Apustuek ere Irujo ematen dute faborito, baina ikusteko dago zer maila emango duen. Ligaxkako lehen neurketan 22-14 galdu zuen Xalaren aurka, eta, Saralegiren lesioa zela medio, hirugarren partida ez zuen jokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.