«Ondo bidean», Sandro gaur iritsiko da Donostiara

2018ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Jokin Aperribaik atzo azaldu zuenez, «gertu» daude Sandro Ramirez Evertoneko aurrelari espainiarra fitxatzetik. Realeko presidenteak jakinarazi zuenez, akordioa lortu dute Sandroren taldearekin eta jokalariarekin berarekin, eta, «ondo bidean», gaur iritsiko da Donostiara, atzo gauean partida baitzuen. Utzita iritsiko da sasoia amaitu arte, eta Realak ez du aukerarik izango hura fitxatzeko. Sandroz gain, Donostiako taldeak asmoa du erdiko atzelari bat fitxatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.