Patxi Zabaleta
IRITZIA

Eugenio Arraizaren oroimenez

2015eko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Atzo joan zen gure artetik Eugenio Arraiza euskaldun berri, euskaltzale eta batez ere euskal kulturaren bultzagile eta akuilatzailea. Entzun eta ikusi dugu egun hauetan Eugeniok egindako eta eragindakoei buruzko aipamen ugari eta horregatik niri bere azken garaiko hiru kezka eta poz aipatzea baizik ez dagokidala uste dut; bata, euskal hedabideei buruzko arreta eta ardura; bestea, euskal kulturaren ikuspegi orokorra eta hirugarrenik, euskaldungoa Nafarroatik so egiteko perspektiba.

—Ni banoa, baina hemengo hau aurrera joanen dela agindu iezadazu— esan zidan behatz mehe, luze eta dardartiarekin NTB-1 ematen ari zen telebistako bere gelako aparailua erakutsiz.

Berrogei urte bete ondoren euskaraz ikasten hasitakoa zen aldetik, berriz, gogoan zituen beti euskaraz ez dakiten Nafarroako %75ak. Gogoan dut oraindik bota zidan azkeneko errista:

—Nola bada ez duzula euskara besterik erabiltzen twiterren edo dena delako horretan?

Nafarroa zuen betiere Eugeniok kezka eta xede guztienhelburu. Euskaldungo osoari begira, baina Nafarroa. Gakoaez baita nafarzale bihurtzeko euskal abertzale izatez uzteaedo abertzaletasuna aitortzera lotsatzea edo «taktikaz» ezkutatzea.

Eugenio ere egiak argi eta garbi eta batzuetan gordinegi esateko zalea zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.