Euskal Herriaren aurkako zuzenketak ere badira

Espagnacek Ipar Euskal Herriarentzako eskatu poloa kentzea edota moldatzea eskatua dute diputatu batzuek

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2013ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko parlamentariak Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoarentzat egituraketa baten eskatzen badabiltza, beste batzuk bidea oztopatu nahian dabiltza tinko. «Gure auzo europarrek mugimendu autonomista eta sezesionistei aurre egin behar duten garai honetan, Errepublikaren ondoko eskualdeetarik etorritako aldarrikapen minoritarioen azkartzeko arriskua bada». Hori irakur daiteke Frederique Espagnacek aurkeztu zuzenketa kentzea exijitzen duen zuzenketa batean.

Senatariak Ipar Euskal Herriarentzako eskatu poloaren sorrerak «ez du interes orokorrari begira inolako justifikaziorik», Marie-Françoise Bechtel, Jean-Luc Laurent eta Christian Hutin diputatuen arabera. Hori dela eta, Espagnacen zuzenketa kentzea eskatu dute legebiltzarrean. Hirurak dira sozialistak.

«Ikusmolde etniko» batean oinarrituriko eskakizun hori Errepublikaren kontzepzioaren aurka doala diote. Horrez gain, ezagupen instituzionalak Ipar Euskal Herrian duen sostengu zabalari bizkarra erakutsiz, «gutxiengo batena ere ez den kontzepzioa» dela diote. «Auto-proklamatua den euskal komunitatea bere baitan hestea dute helburu aldarrikapen horiek».

Habibek ere hiru eskaera

Euskal lurralde elkargoaren aurkari sutsua den David Habib biarnesak ere hiru zuzenketa aurkeztu ditu Espagnacen proposamenari begira. Bata zuzenketa kentzea eskatzeko eta beste biak moldaketak galdetzeko. Horien ez defenditzeko erabakia hartu duenez, ez dira kontuan hartuak izanen legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.