Iparraldean, antigeno probak saltoki handietan

2021eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak autodiagnostikoak egiteko antigeno probak saltzea baimendu die supermerkatuei. «Salbuespen neurria» izanen dela zehaztu dute, eta abenduaren 31 arte iraunen du neurriak. Orain arte, farmazietan baizik ez ziren erosten ahal, baina hornikuntza arazo handiak gertatu dira azken asteetan, eta leku anitzetan ia ezinezkoa zen proba bat aurkitzea. «Hornitze eta saltze zirkuituak aniztea» da gobernuaren xedea, aldizkari ofizialeko erabakiaren arabera.

Herenegun bildu ziren Frantziako Osasun eta Defentsa Kontseilua eta ministroen kontseilua, eta neurri berriak iragarri zituzten omikron aldaerak eragindako olatuari auarre egiteko. Baina antigeno testen hedatzeari ez zioten aipamenik egin. Hauek dira zerrendatutako neurriak: osasun ziurtagiria moldatuko dute, eta txertoaren ziurtagiria bilakatuko da; telelana derrigorrezkoa izanen da ondoko hiru asteetan; eta garraioetako eta aisialdi eremuetako baldintzak zorroztu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.