Azken partidetako joera irauli nahi du Realak Getaferen etxean irabazita

Jon Ander De la Hoz.
2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Urtea gora begira amaitu nahi du Realak, eta, horretarako, ezinbestekoa du Getaferen zelaian emaitza ona lortzea. Betisen eta Valladoliden aurkako partidetan esku hutsik geratu eta gero, Asier Garitanoren taldeak, joera irauli, eta hiru puntuak eskuratu nahi ditu. Gaur-gaurkoz, Espainiako taldea aurkari zuzena da, zortzigarren baitago sailkapenean, txuri-urdinek baino bi puntu gehiagorekin. Alabaina, orain arteko arrakastaren arduradun bi ez dira ariko donostiarren aurka: Jaime Mata eta Ahmat Ndiaye.

Realean, Joseba Zaldua ez da ariko, ezta Aritz Elustondo, Ruben Pardo, Diego Llorente eta Kevin Rodrigues ere. David Zurutuza, berriz, deialdian sartu da.

GETAFE-REALA

Getafe. Soria; D. Suarez, Djene, Cabrera, Antunes; Foulquier, Mauro Arambarri, Maksimovic, Portillo; Rodriguez eta Molina.

Reala. Moya; Gorosabel, Le Normand, H. Moreno, Theo; Zubeldia, Illarramendi, Oiartzabal; Sandro Juanmi eta Willian Jose.

Lekua. Alfonso Perez (17.393 ikusle).

Ordua. 13:00 (Bein La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.