Ezagutza osoa lortzeko neurriak galdegin dituzte

2019ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Euskarari buruz adostasunak lortzeko bidean, oinarri bat du bereziki gogoan Kontseiluak: euskararen ezagutza zabaltzea, herritar guztiek euskara jakitea. «Euskaraldiak begien bistan jarri digu ezagutzaren unibertsalizazioaren gaia», azaldu du Paul Bilbao idazkari nagusiak. Alegia, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta erabileran aurrera jotzeko, ezinbesteko osagaia dela ezagutzan aurrera egitea, kontuan hartuta herritar gehienek ez dutela euskara ulertu ere egiten: %55ek.

Ezagutza zabaltzeko, bi ildo nagusitan eragin nahi dute. Batetik, hezkuntzan: Eusko Jaurlaritzak aurki du aurkeztekoa lege proposamena, eta zehaztu egingo du zer euskara maila lortu behar duten ikasleek, orain arteko zirriborroen arabera. Bestetik, helduen euskalduntzean eragin nahi dute: Jaurlaritzak datorren urtean hasiko da euskaltegietako gastuaren dirua osorik itzultzen gaitasuna lortzen dutenei. B2 mailara arte betiere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.