Fran Garagarzaren arabera, denboraldia «bikaina» izan da

Aitor Manterola Garate.
2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Fran Garagarza Eibarreko kirol zuzendaria hedabideen aurrean azaldu zen atzo, eta adierazi zuen lehen taldearen denboraldia«bikaina» izan dela. Esan zuen sinatuko lukeela oraintxe bertan datorren sasoia ere antzekoa izatea, eta klubean lanean ari dira hori horrela izan dadin, ahalik eta talde onena osatzeko. «Jarraitutasuna izatea nahi dugu, taldean dauden jokalariek balio handia dutelako eta erakutsi digutelako gai direla lan ona egiteko», azaldu zuen Garagarzak.

Datorren denboraldian ere kontratua daukaten jokalarien zerrenda plazaratu zuen; 22 dira. Marc Cardona eta Pere Mila ez dira izango, klubak erabaki baitu ez gauzatzea haiei eusteko zeukaten aukera. Dauden batzuek ere ez dute segituko taldean, eta horietako bat Joan Jordan izango da, ziurrenik: «Talde bat baino gehiago dauzka atzetik, eta ikusiko dugu zer gertatzen den». Beste jokalari batzuengatik galdezka ere egin omen dizkiete proposamenak, eta kontu horiek «luze» joko dutela aurreratu zuen. Baten bat utzita joango da, eta, kontratua bukatu zaion arren, Asier Riesgok taldean lekua izan lezake: «Denboraldi baterako eskaintza egin diogu. Eibar esentzia dauka».

Garagarzari berari ere amaitzen zaio kontratua, hil honen amaieran, eta, ondo bidean, berritu egingo du: «Ari gara hizketan, eta klubak eta nik borondate ona dugu hitzarmena luzatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.