PUNTUEN LABURPENA

2016ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Atarikoa

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (1948) du abiapuntutzat.

Sarrera

Hizkuntza eskubideen deklarazioa hizkuntza komunitateetatik sortutako egitasmoa da, ez estatuetatik. Nazioarteko erakundeak ditu erreferentziatzat.

Kontzeptuen zehazpena

Hizkuntza eskubideak kolektiboak eta indibidualak direla definitzen du. Kolektiboa hizkuntza komunitate bat da, eta lurralde bati lotuta egon ohi da.

Printzipio orokorrak

Hizkuntza komunitate guztiek eskubide berberak dituzte.

Hizkuntza erregimen orokorra

Administrazioa eta erakunde publikoak. Hizkuntza komunitate guztiek dute eskubidea haien hizkuntza ofizial izateko haien lurraldean, eta botere publikoarekin harreman osoa komunitatearen hizkuntzan izateko.

Hezkuntza. Pertsona guztiek dute eskubidea hezkuntza jasotzeko haien lurraldeko berezko hizkuntzan, eta eskubide horrek ez die ezeztatzen beste hizkuntza komunitateekin komunikatzea ahalbidetuko dien beste hizkuntza bat ere ikasteko eskubidea.

Onomastika. Hizkuntza komunitate guztiek eskubidea dute haien onomastika mantentzeko, eta esparru guztietan erabiltzeko.

Komunikabideak eta teknologia berriak. Hizkuntza komunitate guztiek dute eskubidea erabakitzeko haien hizkuntzak zer-nolako presentzia izan behar duen hedabideetan, eta eskubidea dute euskarri informatiko guztiak haien hizkuntzan izateko.

Kultura. Hizkuntza komunitate guztiek eskubidea dute haien hizkuntza erabiltzeko jarduera kultural guztietan, eta eskubide hori gauzatzeko aukera eduki behar dute kultura arrotz batek haren espazio kulturala hegemonikoki okupatu gabe.

Sozioekonomia. Hizkuntza komunitate guztiek eskubidea dute haien hizkuntza ezartzeko lurraldeko jarduera sozioekonomiko guztietan.

Xedapen gehigarriak

Botere publikoei betebeharra ezartzen die deklarazioa betearazteko neurriak hartzeko.

Azken xedapenak

Deklarazioak proposatzen du Nazio Batuen Erakundean Hizkuntzen Kontseilu bat sortzea, eta Hizkuntza Eskubideen Munduko Batzordea sortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.