ERREAKZIOAK

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
«Bigarren etapan 1.10 galdu nuenean jabetu nintzen ezingo nintzela lehiatu Itzulia irabazteko. Helburua aldatu nuen, eta etapak irabazten saiatu. Bat lortu dut».

Adam Yates Mitcheltoneko txirrindularia

«Izugarria izan da gaurkoa [atzokoa], eta oso pozik nago anaiak Itzulia irabazi duelako. Ez zen lan erraza, Bora indartsu zelako, baina gu ere ondo ginen, eta erakutsi egin dugu. Dena atera zaigu ondo. Egun ederra izan da».

Gorka Izagirre Astanako txirrindularia

«Taldetxo arriskutsu bati utzi diogu joaten, eta Astanak astindua eman dio tropelari. Taldekideak saiatu dira, baina aldea handituz joan da. Pozik gaude podiumean egoteagatik, baina pena da maillot horiari eutsi ez izana».

Emanuel Buchmann Borako txirrindularia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.