Elisa Balsamok irabazi du Giroko 2. etapa, esprintean, eta lider jarri da

Mikel O. Iribar.
2022ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Elisa Balsamok (Trek) bi besoak gora altxatu zituen atzo Tortoliko (Italia) helmugan, Giroko 2. etapan, 106 kilometroko ibilbidean. Esprint estu baten ostean nagusitu zen 24 urteko italiarra, eta Marianne Vos (Jumbo) eta Charlotte Kool (DSM) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Balsamo, gainera, lider kokatu da, helmugan lortutako hamar segundoko sariari esker. Munduko txapelduna lehenengoz ari da Giroa korritzen, eta jada lehen garaipena zakuratu du. Estreinaldi bikaina, beraz.

Bestalde, Catalina Soto izan zen Bizkaia-Durangoko txirrindularirik onena: hamazazpigarren amaitu zuen. Eukene Larrarte haren taldekidea, berriz, 91. helmugaratu zen.

Etapa, erabat laua

Gaurko etapa ere laua izango da, esprinterrentzat egokia. Cala Gogonen hasi eta Olbian amaituko da, eta txirrindulariek 113 kilometro egin beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.