Erreakzioak

2014ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Tony Martin Omega Pharmako txirrindularia

«Oso gustura nago, eta sentsazio zoragarria izan da helmugara bakar-bakarrik iristea. Bi erlojupeko irabazita neuzkan Euskal Herriko Itzulian, baina errepideko lehen garaipena izan da».

Gorka Izagirre Movistarreko txirrindularia

«Bakelants eta Tony Martinekin elkartu naiz aurrean, eta arnasa pixka bat hartzen uzteko esan diet. Baina berehala erasoka hasi dira, eta amorrua eman dit. Liderraren taldeari lan eginaraztea zen asmoa».

Alberto Contador Tinkoff-Saxoko txirrindularia

«Ikaragarrizko lana egin du taldeak. Neke handia pilatzen da egunero lasterketa honetan, baina ez dugu izan arazorik. Banekien mugimenduak izango zirela amaieran, eta pozik nago erantzunarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.