Ehorzketa edo errausketa, 24 ordu baino lehen

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Legearen arabera, hil ostean 24 ordu igaro behar dira gorpu bat ehorzteko, errausteko edo zientziari emateko. Koronabirusaren krisiagatik, ordea, aldatzen ari dira arauak. Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak esan du bertan behera utzi duela muga hori, eta hilotzak errausteko edo ehorzteko aukera izango dela 24 ordu igaro aurretik ere. Koronabirusarekin hildakoei ez ezik, gainerakoei ere eragingo die.

Heriotza kopuruak areagotzen ari dira koronabirusaren ondorioz, eta ministerioak adierazi du horri erantzuteko erabakia dela. Salbuespeneko neurria da, eta alarma egoera indarrean dagoen artean egongo da martxan. 24 ordu igaro aurretik ehorzteko, nolanahi ere, senideen onespena beharko da, eta heriotza indarkeriazkoa izan bada ez dute neurri hori aplikatuko —kasu horietan, epailearen esku dago gorpua ehorzteko erabakia hartzea—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.