Bueltan da Gipuzkoa Basket

ACBk bete egin du Bartzelonako epaile batek esandakoa, eta bere ligan aritzeko gonbidapena egin dio Donostiako taldeari

Delteco Gipuzkoa Basketeko jokalariak, Espainiako Printzesaren Kopa irabazi berritan, joan den otsailean, Valladoliden. BERRIA.
Julen Etxeberria.
2020ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Delteco Gipuzkoa Basket ACB ligan ariko da datorren denboraldian, Espainiako maila nagusian azkenekoz jokatu eta urtebetera. Donostiako taldeak lehia irabazi dio ACBri. Izan ere, elkarte horrek onartu egin behar izan du joan den ostiralean Bartzelonako epaile batek auto batean eskatutakoa. Epaile horrek auto bat aurkeztu zuen ACBren egoitzan, eta bertan exijitu zuen Gipuzkoa Basketi ACB ligan jokatzeko izena emateko gonbidapena «berehala» egiteko. Auto hori argi izpi bat izan zen, bezperan, ia ezinezkoa zirudielako Donostiako taldea maila nagusira itzultzea. Egunak zeramatzaten ACBk, Espainiako Saskibaloi Federazioak eta Espainiako Kontseilu Nagusiak negoziatzen, baina, azkenean, ez ziren ados jarri. Horrek ACB ligatik at utzi zuen GBC. Auzitara jo beste aukerarik ez zuen, eta horixe egin zuen, eta apustua ondo irten zaio, ACBk atzera egin behar izan baitu. Hala ere, ez du baztertu helegitea aurkeztea.

ACB ligara itzultzea berri bikaina da, baina baita lan handia ere. Hasteko, talde guztien atzetik doa GBC. Irailaren 18an hasiko da ACB liga, hots, bi hilabete eta erdi eskas barru, eta gaur-gaurkoz, Marcelo Nicola entrenatzaileak jokalari bat bakarrik du bere aginduetara: Xabi Oroz kapitaina. Bera da kontratupean dagoen bakarra. Dozena bat jokalari fitxatu behar ditu klubak, eta gehienez bi aste barru entrenatzen hasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.