Alemanian eta Ingalaterran zaleak daude erdigunean

2019ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Euskal taldeek akordioa sinatu dute, baina ez dira aitzindariak, Europan antzeko akordio asko baitaude, ia gehienak zabalagoak. Ingalaterran, esaterako, Lehen Mailako klub guztiek hiru urterako akordioa sinatu zuten 2016-2017 denboraldi hasieran: kanpoko zaleen sarreren prezioa ezin zen 34 eurotik pasatu. Jarraitzaileek prezio garestiengatik egindako kexen ondorioa izan zen hitzarmena. Ingalaterrako ligak, aberastasun gisa ikusi zuen kanpoko zaleak erakartzea. Ekinaldiak berehalako eragin positiboa izan zuen. Ingalaterrako ligak emaniko datuen arabera, azken lau denboraldietan sarreren %96 saldu dira. Arrakasta ikusita, akordioa beste hiru urterako luzatzea erabaki dute.

Ingalaterrako ligakoa ez ezik, Alemaniakoa ere eredugarria da. Bertan, klubek ez dute hitzarmenik sinatu, baina sarreren batez besteko prezioa ez da 30 eurora iristen. Gainera, abonatuek ezin dute estadioaren edukieraren erdia baino gehiago bete, eta gutxienez sarreren %10ak izan behar du kanpoko zaleentzat. Batez beste zale gehien biltzen duen liga da Alemaniakoa.

Frantziako ligan izan da akordioa sinatzen azkena. Kanpoko zaleentzat prezioa finkatu dute: hamar euro izango dira Lehen Mailan, eta bost Bigarren Mailan. Hala ere, muga bat jarri diote eskaintzari. Gehienez, partidako mila sarrera salduko dira prezio horretan, eta gutxienez estadioaren edukieraren %5.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.