Baregak irabazi du lehen urrea, 10.000 metrokoan

2021eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Selemon Barega etiopiarrak irabazi zuen atzo lehen urrea atletismoko lehian. 10.000 metrokoan nagusitu zen, Ugandako Joshua Cheptegeiren eta Jacob Kiplimoren aurretik. Baregak azken itzulian jo zuen erasoa, eta inor ez zen gai izan haren erritmoari eusteko. Hala, Cheptegeik eta Kiplimok zilarra lortzeko borrokatzearekin konformatu behar izan zuten. 27.43,22 izan zen Baregaren marka; 27.43,63 Cheptegeirena, eta 27.43,88 Kiplimorena. Berihu Aregawi etiopiarra izan zen laugarren, eta Grant Fisher estatubatuarra bosgarren. Hura izan zen lehena Afrikatik kanpokoen artean. Kenyak, berriz, porrot egin zuen: Rodgers Kwemoi izan zen herrialde horretako lehena, zazpigarren postuan.

Eguneko beste probatan, lehen aldiz jokatu zen 4x400 metroko txandakako mistoa, eta polemika egon zen. Epaileek AEBetako laukotea kanporatu zuten, atleta estatubatuar batek lekukoa jasotzeko eremura iritsi aurretik jaso baitzuen testigua. Baina gero, atzera egin zuten. Beraz, Allyson Felixek aukera du gaur beste domina bat gehiago irabazteko (14:35ean Euskal Herrian). Bederatzi ditu —sei urre eta hiru zilar—, eta, bat gehiago lortuta, Carl Lewisekin berdinduko luke. Beste bi aukera ditu, 400 metrokoan eta 4x400 metroko txandakakoan. Gizonezkoen disko jaurtiketa ere jokatuko dute gaur (13:15).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.