KRONOLOGIA

2019ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
30 urteren ondoren, Ellakuriaren eta beste zazpi lagunen hilketaren kasua argitu gabe dago oraindik, eta erantzuleak, kalean.

1989ko azaroaren 16a

Sarraskia. El Salvadorko Atlacalt batailoiko kideak EAU Erdialdeko Amerikako Unibertsitatera sartu ziren, eta zortzi lagun hil zituzten, tiroz: sei apaiz jesuita, Julia Elba langilea eta haren alaba Celina.

1991

Lehen epaiketa. Benavides koronela eta haren menpeko ReneYusshy Mendoza tenientea erruduntzat jo zituen El Salvadorko Auzitegi Nazionalak. 30 urteko kartzela zigorra ezarri zien, baina hamalau hilabetean aske geratu ziren.

1993ko apirilaren 1a

Amnistia Legea. Gerra zibileko delitugileak babestuko zituen araudia onartu zuen El Salvadorrek: Amnistia Orokorraren Legea.

2003

Nazioartea. Erdialdeko Amerikako Unibertsitateak eta Giza Eskubideen Institutuak kereila aurkeztu zuten Madrilen, Alfredo Cristiani presidente ohiaren eta herrialdeko goi militarren aurka.

2008

Kereila. APDHE eta CJA erakundeek kereila aurkeztu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Eloy Velasco epaileak kasua ikertzeari ekin zion urte berean.

2011ko maiatzaren 31

Auzipetuak. Eloy Velasco epaileak hogei militar auzipetu zituen,eta haiek atxilotzea agindu zuen, zortzi hilketa eta gizateriaren aurkako delitu bat egotzita. El Salvadorrek uko egin zion haiek estraditatzeari.

2016ko uztailaren 14a

Amnistia legea bertan behera. El Salvadorko Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen Amnistia Legea.

2017ko azaroaren 29a

Montanoren estradizioa. Inocente Montano El Salvadorko Defentsa ministro ohia eta junta militarreko kidea Espainiaratu zuten.

2019ko azaroaren 21a

Espetxealdia. Espainiako Auzitegi Nazionalak beste bi urtez luzatu du Montanoren behin-behineko espetxealdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.