JARDUNALDIAK:

2015eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Nafarroa ofizialetik Nafarroa errealera izeneko jardunaldiak egingo dituzte Iruñeko Katakrak liburudendan. Nafarroa ofizialaren azpian, bestelako Nafarroa asko existitzen dira: Nafarroa aurrerakoia, parekidea, laikoa, euskalduna, burujabea, alternatiboa... Ezaugarri horiek, ordea, «estalita» mantentzen ditu establishment politiko, ekonomiko eta mediatikoak. Beste errealitate horiek guztiak azaleratzeko, Nafarroako Hitza-k, Euskalerria Irratiak eta BERRIAk mahai inguru sorta antolatu dute, kulturaren, euskalgintzaren eta politikagintzaren gaineko hausnarketa sustatzeko.

Apirilak 29, asteazkena

'Nafarroak euskaraz bizi nahi du'

Parte hartzaileak: Kontseilua, AEK, IKAko ordezkariak eta euskalgintzako beste eragile batzuk.

Gaiak:

-Euskararen Legetik ofizialtasunera bidean.

-Legearen aldaketa, benetakoa ala makillajea?

-Anaitasunako ekitaldia.

-Hizkuntza politika aldatzeko baldintzak.

Moderatzailea: Ion Orzaiz.

Maiatzak 5, asteartea

'Kultura, edukiak, edukiontziak'.

Gaiak:

-Nafarroako Gobernuaren politika kulturala.

-Opus Deiren museoa eta erregimenak arteaz duen ikuspegia.

-Azpiegitura erraldoiak ezbaian.

-Artista eta kultur eragileentzako alternatibak.

Moderatzailea: Iñigo Astiz.

Maiatzak 13, asteazkena

Hauteskunde eztabaida: 'Aldaketa eraikitzen'.

Parte hartzaileak: EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrako hautagai euskaldunak.

Moderatzailea: Juan Kruz Lakasta.

Hiru mahai inguruak zuzenean streaming bidez emango dituzte BERRIAren webgunean eta euskalerriairratia.eus atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.