Nora Uribe-Etxebarria

«Dudarik gabe, berriz etorriko nintzateke Euskarabenturara»

2019ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
«Euskal Herriko sare bat osatzeko eta lagun onak egiteko aukera ona izan da», adierazi du Nora Uribe Etxebarriak (Gasteiz). Hainbat tokitako lagunak egin ditu, eta denbora uste baino azkarrago pasatu zaio.

Euskal Herria hilabetez oinez zeharkatzea merezi duela nabarmendu du, eta zorioneko sentitzen da izan duen aukeragatik.

Gazteen artean euskara gailendu dela uste du: «Hasieran beste hizkuntzetan hitz egiten zuen jendeak ere euskaraz hitz egin du azkenean, Euskarabenturari esker».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.