GAKOAK

2020ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Hauteskundeetara deitzeko legea. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako 5/1990 legearen 46. atalak dio Jaurlaritzako lehendakariak daukala bozetara deitzeko eskumena, eta hartarako dekretua sinatuko duela. Dekretua izenpetu biharamunean agertuko da deialdia Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, eta hortik 54. egunera egin behar dira hauteskundeak.
Uztailean edo irail-urrietan. IƱigo Urkullu lehendakariak talde politikoei esana die joan den apirilaren 5erako antolatuta zeuden hauteskundeak datorren uztailean edo irail-urrietan egingo direla. Urkulluk bozak uztailean egitearen aldeko jarrera azaldu du, eta atzo Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak esan zuen taldeen iritzia baloratu ostean jakinaraziko duela hark bozetarako data.
Uztailaren 12an edo 19an. Uztailaren 12rako deituko balitu, hauteskunde prozesuko legeak dioena betez, datorren astelehenean sinatu beharko luke dekretua. Uztailaren 19rako deitu nahi baditu, dekretua maiatzaren 25ean izenpetu behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.