LIBURUEN FITXAK

2020ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun

Jazarpena

Azpeitia1936-1945

36ko gerran eta «Lehen Frankismoko» garaian izandako giza eskubideen zapalketak eta errepresioa aztertu dituzte ikerketaren lehen ale honetan, izen abizen zerrenda ugari eta luzeak bilduz. Bigarren Errepublikan du sorburua liburuak, eta Azpeitian zegoen egoeraren berri ematen du. Gero, afera nabarmenen bitartez, aldi horretako herriaren eta herritarren historia kontatzen da. Hiru zati nagusitan banatuta dago liburua: Bigarren Errepublika, 36ko gerra, eta errepresioa «Lehen Frankismoan». Testigantzekin amaitzen da. Horrez gain, aldi horretan izandako haien jarrera, militantzita edota joera politikoak zirela eta, eragile sozial izan ziren 1.096 pertsonen izenak biltzen dituen Memoriaren izenak liburuxka ere egin dute.

Gerra

Eusko Gudarostea

36ko gerran sortutako Eusko Gudarostearen batailak daude bilduta. Hala, Eusko abertzaleak Espainiako militarren altxamenduaren aurka egindako borrokak ikertu dituzte, Azpeitia ardatz hartuta. Bertan Eusko Gudarostearen eta Azpeitiko Komandantziaren sorrera, eta azken horren jarduera nahiz amaiera jaso dituzte. Amaitzeko, historiako protagonistei eman diete tartea. Izan ere,barneko Gipuzkoa defendatzeko kokaleku estrategikoa izan zen Azpeitia, nukleo nagusi bat.

Errepresioa

Azpeitia1945-1975

Franco diktadorea hil artean izandako giza eskubideen urraketak jaso dituzte Azpeitia 1945-1975 liburuan. Bi aldi ezberdindu dituzte ale horretan: 1945etik 1959ra eta 1960tik 1975era, hain zuzen. Errepresio mota ezberdina izan zen tarte horietan. Aurrenekoan, «estigmatizazio soziala» izan zen nagusi, eta Azpeitian izandako «ideario nazionalkatolikoaren» sustraiak, erakundeen organigrama, gerraosteko zapalkuntza eta beste bildu dituzte. Bigarren zatian, berriz, frankismoko oposizioak indarra hartu zuen, eta errepresio zuzenarekin erantzun zuen erregimen frankistak. Horren eragin eta ondorioak daude jasota.

Urraketak

Azpeitia1960-2017

Ikerketa honetan 1960tik 2017ra Azpeitian edo azpeitiarrei egindako giza eskubideen urraketa tipologiak eta beste sufrimendu batzuenak aztertu eta jaso dituzte. Hiru zatitan banatzen dira Azpeitiko efemerideak 1960-1975; 1976-1982 eta 1983-2017. Ondoren, sei kategoria orokor ezarri dituzte urraketak sailkatzeko: bizitzarako eskubidea urratzea; osotasun fisiko, psikiko eta morala urratzea (torturak, atentatuak, bahiketak eta beste); pertsonei egindako mehatxu larriak; estortsio ekonomikoa; motibo politikoz ondasun materialei egindako atentatuak; eta motibo politikoz eragin diren beste urraketa batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.