Irudia. Donostia

LABek erreforma fiskala proposatu du

BERRIA.
2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak eta Edurne Larrañaga Ekintza Sozialeko antolakuntzako kideak hilaren 26ko foru hauteskundeetarako «erreforma fiskal birbanatzaile baterako» proposamena aurkeztu dute Donostian. Besteak beste, presio fiskala igotzea nahi dute, Europako batez bestekoetara gerturatzeko, «baina zergaren karga enpresa handietan, errentarik handienetan eta ondarerik handietan eror dadin»; diru bilketaren pisua zeharkako zergetara —bereziki, BEZera— eramateko joera zuzentzeko eskatu dute, eta handitzeko iruzur fiskalaren kontra egiteko langile eta baliabideak. Argazkian, Larrañaga eta Aranburu, atzo, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.