BAKARRIZKETA

Txinak Trumpen garaipena baliatu nahi du Pazifikoan indartzeko

HOW HWEE YOUNG / EFE.
Jon Fernandez.
2016ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Ez dirudi garairik onena nazioarteko merkataritza akordioentzako. AEBetako presidente berriak, Donald Trumpek, ez ditu gogoko, eta, Bruselak aitortu duenez, bi blokeen arteko TTIP ituna Ā«denbora luzez egongo da izozkailuanĀ».

1 Eta zer ikusi dauka Txinak kontu horretan? Pekinek aprobetxatu egin nahi duela Trumpek kanpainan agindutako protekzionismoa, Asia-Pazifikoan bere neurrira ondutako merkataritza itun alternatibo bat lortzeko.

2 Itun alternatibo bat? Ba al dago beste itunik bidean? Bai TPP ituna, AEBek eta Pazifikoko beste 11 estatuk hitzartutako ituna; munduko ekonomiaren %40 ingururi eragingo lioke akordioak. Bada, TTIP izozkailuan badago, TPP, gutxienez, hozkailuan legoke. Izan ere, oraindik berretsi egin behar dute herrialdeek TPP akordioa, eta Trumpek kanpainan agindu du ez duela berretsiko.

3 Zeintzuk adostu dute TPP? Hamabi dira guztira: AEB, Australia, Brunei, Japonia, Kanada, Malaysia, Mexiko, Peru, Singapur, Txile, Vietnam eta Zeelanda Berria. Gainera, Filipinek, Hego Koreak eta Taiwanek ere TPPn sartzeko interesa agertu dute.

4 Txina TPPtik kanpo laga zuten? Asiako merkatuan Txinaren nagusitasunari galga jartzeko asmoz proposatu zuten AEBek TPP. Baina Pekinek Trumpen garaipena aprobetxatu nahi du, Txinak berak proposatzeko merkataritza itun bat Asia-Pazifikoko herrialdeei. Urteroko Asia-Pazifikoko Lankidetza goi bilera Perun egingo dute, eta Xi Jinping Txinako presidentea bertan izango da, bere proposamenarekin TPPren lekua betetzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.