Demarek bere lehen etapa irabazi du aurtengo Giroan

Julen Etxeberria.
2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Arnaud Demare (Groupama) izan zen azkarrena atzo, Italiako Giroko hamargarren etapan. Frantziarrak aurrea hartu zien Elia Vivianiri (Deceuninck-Quick Step) eta Ruediger Seligi (Bora) azken zuzengunean. Eroriko batek baldintzatu zuen esprinta. Izan ere, helmugarako kilometro eskas falta zela, tropelaren aurrealdean zihoazen hainbat txirrindulari erori egin ziren, eta horrek bitan zatitu zuen tropela. Erori zen ziklistetako bat izan zen Pascal Ackermann (Bora), ekitaldi honetan bi etapa irabazitako esprinter alemaniarra. Kolpez josita iritsi zen. Ondo osatzen bada, gaur izango du aukera, 11. etapa ere esprinterrentzako aproposa baita: luzea (221 kilometro) eta lau-laua da.

Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan lehen postuetan, eta Valerio Contik (UAE) jarraitzen du lider. Itxuraz, gaur ere ez luke arazorik izan behar maglia arrosari eusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.