Soinu garbia, bateria hobeak eta ur gardena

2019ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Karbonoz, oxigenoz eta hidrogenoz osaturiko konposatua da grafito oxidoa. Molekula bakarreko lodiera duten mintzetan ekoizten denean, grafeno oxidoa lortzen da. Interes handia sortu du beti grafeno oxidoak. Grafeno bera sortzeko lehengaia da, eta papera moduko material oso sendoak sortzeko erabili da. Fotonikan eta optoelektronikan erabili izan da, eta DNA aztertzeko sentsoreetan.

Grafeno oxidoak litiozko baterien ahalmena handitzen duela frogatu dute laborategian. Optikan ere badu abantailarik, leiar batzuen lodiera murrizteko aukera ematen duelako.

Bateriez gain, piztu du itxaropena energiaren alorrean ere, hobetu dezakeelako uretatik hidrogenoa ateratzeko prozesua.

Klima aldaketarekin, baliteke grafeno oxidoa ezinbesteko bihurtzea. Izan ere urari gatza kentzeko iragazki hobeak egin daitezke materialarekin. Lockheed Martin konpainiak iragarri du datorren urtean ura gezatzeko grafeno oxidozko iragazki bat merkaturatuko duela, prozesuan «energiaren %99» aurreztuko duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.