Unai Iribar. Euskaltel-Euskadiko ziklista

«Sasoiko banago, lasterketaren batean lehiatzeko esperantza dut»

MARKEL BAZANBIDE / EUSKALTEL-EUSKADI.
Iñaki Berastegi.
Altea
2022ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Afizionatuetan bikain aritu ostean, iazko denboraldi amaieran Euskaltel-Euskadirekin proba modura lasterketa batzuk korritu zituen Unai Iribarrek (Ibarra, Gipuzkoa, 1999). Orain, taldeko txirrindularia da.

Gauza asko egiteko baliatzen dira egonaldi hauek?

Bai. Entrenamendu gogorrak eta proba fisikoak egiteaz aparte, egutegia zehaztu, taldea ezagutu eta babesleekin egoteko ere baliatzen dira. Mallorcan eta Omanen hasiko naiz.

Taldea ondo ezagutzen duzunez, egokitzeko denbora asko ez duzu beharko, ezta?

Iaz, Euskaltel-Euskadirekin hamahiru lasterketa egun egin nituen. Taldea ezagutzeko ez ezik, maila berriko erritmoa ezagutzeko baliagarria izan zen. Aurtengoa beste kontu bat da. Ez dut presiorik, baina taldeak nire alde egindako apustua itzuli nahi dut. Emaitzarik ez didate eskatu.

Afizionatuetan, txirrindulari irabazlea izan zara. Orain bestelako lanak egokituko zaizkizu.

Bai. Taldeak eskatzen didana ahalik eta hobekiena egin nahi dut, eta tropelean eta taldean zertarako balio dudan ikusi. Baina, sasoiko banago, lasterketaren batean lehiatzeko gai ikusten naiz. Esperantza hori badaukat, behintzat.

Nolako txirrindularia zara?

Arina naizenez, aldapa gora ondo moldatzen naiz: 10 edo 20 minutuko igoerak niretzat aproposak dira. Afizionatuetan multzo txikietako esprintetan ere emaitza onak lortu ditut. Ea profesionaletan zertarako gai naizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.