UGARTEKOK ESANDAKOAK

2018ko urriaren 25a
00:00
Entzun
«Ni operazio arduraduna nintzen, eta operazio arduradunaren eginkizuna da baliabideak bideratzea arazo bat dagoenean, baina ez du esaten nola jokatu behar den».

«Nik 'guztiarekin sartzeko' esan nien, baina ez nola egin behar zuten. 'Esparrua kontrolatzeko' esan nienean, ez nien esan hori eskopetekin, borrekin edo txilibituekin egin behar ote zuten. Hori tokiko arduradunaren eginkizuna da. Ni ez nago han, eta ezin ditut horrelakoak erabaki».

«Ez nekien nor zegoen operatibo horren buru, ezta zer gertatzen ari zen ere. Saiatu nintzen tinkoa izaten, lau kilometrora nengoelako, eta [ofizialak] erreakziona zezan lortzeko momentu hartan neukan tresna bakarra irratitik esandakoa zen. Ez zen onargarria istiluak gertatzen ari ziren bitartean bera furgonetan gelditzea».

«Ez nintzen harremanetan jarri arduradun nagusiarekin [Jorge Aldekoarekin]. Ez zen beharrezkoa; bera San Mamesen zegoen, baina dena entzuten ari zen».

«Egia da batzuetan liberatuak edo kaleko jantzitako ertzainak bidaltzen ditugula lehenbizi, istilua zertan den jakiteko. Gau hartan, ordea, ez genituen bidali; aurreko partidan, batzuek futbolzale erradikaltzat hartu, eta azkenean liskarrean sartuta amaitu zuten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.