AZKEN DATUAK

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Hauek dira, xehatuta, koronabirusa Euskal Herrira ekartzen ari den datuak.

Kutsatuak:

Azken datua. 5.374 euskal herritarrek positibo eman dute. Osteguneko datua da, eta asteazkenean baino 889 kutsatu gehiago zeuden atzo.

Gehien, Bizkaian. Kutsatutako herritar gehien Bizkaian daude: 1.850 dira, bezperan baino 349 gehiago. Araban 1.435 positibo daude (+228), Nafarroan 1.411 (+214), Gipuzkoan 661 (+98), Lapurdin hamabost (+5), eta Zuberoan bi.

Erietxean. 2.041 daude edo egon dira erietxean gaitzak jota; Bizkaian daude ospitaleratu gehien (849), eta, ondoren, Nafarroan (649), Araban (325) eta Gipuzkoan (201).

Hildakoak:

Atzo, 230 ziren gaitzak jota hildakoak; bezperan baino 41 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.