Olatz Gabilondo. Laboral Kutxako ziklista

«UCI mailako lasterketa bat korritzea gustatuko litzaidake»

MARKEL BAZANBIDE / EUSKALTEL-EUSKADI.
Iñaki Berastegi.
Altea
2022ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Lehenengo urtea du Olatz Gabilondok Laboral Kutxa taldean (Bergara, Gipuzkoa, 1999). Lokatza taldearekin iaz hasi zen lehiatzen, eta, emaitza onak tarteko, berehalakoan egin du jauzia UCI mailako talde batera (Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna).

Nolakoa izan da egonaldia?

Lehenengo aldia dut horrelako egonaldi batean. Entrenamenduak gogorrak dira, baina horretara etorri gara. Taldea ezagutzeko balio izan dit, eta oso gustura egon naiz.

Aldaketa handia izan da zuretzat?

Aldatu da, bai. Entrenamenduak-eta exijenteagoak dira, eta gauza gehiago zaindu behar dituzu. Otorduak gehiago zaintzea eta masajeak hartzea, esate baterako, berria da niretzat. Baina ohituko naiz.

Zer erronka dituzu denboraldi berrirako?

Asko ikastea espero dut, eta disfrutatzen ahaleginduko naiz. UCI mailako lasterketa bat korritzea gustatuko litzaidake, baina badakit ez dela erraza izango.

Zein duzu bertuterik onena?

Oso burugogorra naiz, eta sufritzen ere badakit. Hasiberria naizenez, gehiago sufritzen ikasi behar dut, baina denborarekin lortuko dudala uste dut.

Zertan hobetu behar duzu?

Hobetzeko tarte handia daukat. Tropelean hobeto ibiltzea edo momentu batzuetan eskuak lasaiago askatzen ikastea nahi dut. Denbora kontua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.