NORTASUN AGIRIA

2016ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Izen-abizenak. Muhammad Ali. Cassius Marcellus Clay izena zuen islamera bihurtu aurretik.

Jaioterria. Louisville, Kentucky (AEB).

Jaioteguna. 1942ko urtarrilaren 17a.

Maila. Pisu astuna.

Estreinakoa profesionaletan. 1960ko urriaren 29an, Louisvillen, Tunney Hunsakerren aurka.

Erretiroa profesionaletan. 1981eko abenduaren 11n, Nassaun (Bahamak), Trevor Berbicken aurka.

Estatistikak. 61 aldiz egin zuen borroka: 56tan irabazi zuen —horietatik 37tan denbora amaitu aurretik—, eta bostetan galdu.

Garaipen zerrenda. Amateur zela, urrezko domina irabazi zuen 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetan. Profesionaletan, hiru aldiz irabazi zituen gerriko guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.