Etxerat-entzat «premiazkoa» da presoak hurbiltzea

2018ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Baikor dago Etxerat elkartea Espainiako Gobernuak espetxe politika aldatzeko duen asmorekin. Presoen senide eta lagunak «biktima potentzialak» direla salatu dute, eta Urtzi Errazkin bozeramaileak ohartarazi du presoak gerturatzea ezinbestekoa dela hori amaitzeko. Egoera, «larria» eta«presazkoa» dela esan dute, eta Espainiako Estatuari eskubideak eta legeak betetzea dagokiola.

Balorazio positiboa egiten dute Madrilera iritsi delako euskal gizartea, bertako instituzioak eta sindikatuak eskatzen ari zirena. Hala ere, gobernuaren asmoa ekintzaz gauzatzea nahi dute lehenbailehen: «Aurrerapauso bat izan da, baina hankak lurrean izan behar ditugu, gurean ez baita ezer aldatu».

Etxerat-ek espetxe politika berri bat eskatzen du, preso gaixo eta 70 urtetik gorakoak kaleratzea, sakabanaketa amaitzea eta presoek egun jasaten duten egoera hobetzea, nagusiki.

Joan den asteburuan, urrunketak eragindako urteko laugarren istripua gertatu zen. Zauriturik ez dago, baina Errazkinek dio zorte kontua dela, dispertsioa hasi zenetik hamalau lagun hil baitira bisitetarako bidaian. 700 euskal herritar inguru ibiltzen dira astebururo bisitetarako bidaietan, eta haien sufrimendua amaitzeko garaia dela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.