TXOSTENA

2019ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Politika Kriminaleko Ikasketa Taldeak adierazpen askatasunarekin lotutako delituak arautzeko proposamen alternatiboa egin du. Ehun juristak baino gehiagok sinatu dute.

PRINTZIPIOAK

Esku hartzerik txikiena. Zigor Kodea erabili beharrean, zuzenbide pribatua edo prebentzioko neurriak erabiltzea proposatu dute.

Legezkotasuna eta zehaztasuna . Arau «lausoen» erabilera saihestea eskatu dute, besteak beste, Zigor Kodearen 510. artikulua aldatuz.

Ekintzaren kaltea eta materialtasuna aintzat hartzea.Terrorismoaren biktimen aurkako irainak desagertzeko eskatu dute.

Proportzionaltasuna. Espetxe zigorra ahal den neurrian saihestea proposatu dute.

PROPOSAMENAK

Irain eta kalumnia delituak. Delituen despenalizazioa proposatu dute. Besteak beste, Espainiako sinboloen aurkako irain delituak bertan behera utzita.

Gorroto delitua. Delitua soilik zigortu beharko litzateke kolektibo bateko kideen aurkakoa bada eta «haiek baztertzeko asmoz» delitu bat egitera jendaurrean bultzatzen bada, sinatzaileek diotenez.

Terrorismoa goratzeko delitua. Terrorismoaren biktimen aurkako irainak Zigor Kodetik ateratzea eta apologia delitua terrorismoa goratzeko delituaren eremuan ez kokatzea proposatu dute.

Erlijio sentimenduen aurkako delitua. Zigor Kodetik guztiz desagertzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.