«Iraganera itzultzeak ez du etorkizunik»

2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu lehendakariak autogobernuaren inguruan egindako planteamendua kritikatu zuen atzo Gure Esku-k, ohar bidez. «Euskal gizartearen iparrorratza ezin da izan XIX.mendera itzultzea. Iraganera itzultzeak ez du etorkizunik». Gure Esku dinamikaren ustez, euskal herritarrek beren etorkizuna «libreki» erabaki nahi dute, eta XIX. mendeko autogobernuaren oinarria ez dago historian, «herritarron borondate demokratikoan baizik». Hori hala, erabakitzeko eskubideak izan behar du iparrorratza, mugimenduak azpimarratu zuenez.

«Anbizio politikorako garaia» dela gaineratu zuen, halaber. Gure Esku-k uste du estatus politiko berria erabakitzeko eskubidean ardaztu behar dela, eta horixe izango dela euskal herritarren «marra gorria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.