Getariak ondo bideratua du KAE 1 ligako lidergoa, Zumaian irabazi eta gero

Aitor Manterola Garate.
2015eko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Getaria garaipenen bidera itzuli zen atzo Zumaian, KAE 1 ligako zortzigarren jardunaldian. Hirugarren bandera astindu zuen, eta, gainera, sendotu egin du nagusitasuna sailkapenean. Sei estropada geratzen dira lehiaketa hau amaitzeko, eta zortzi puntuko tartea ireki du Ondarroa bigarren sailkatuarekiko, eta hamasei ateratzen dizkio Zumaiari, hirugarrenari. Gauzak horrela, eta kontuan izanda aurreneko biak joango direla San Miguel ligara igotzeko kanporaketara, getariarrek ondo lotuta daukate sari nagusi hori, oker handirik ezean.

Hirugarren eta azkeneko txandan nagusitu zen liderra, Ondarroa, Deustu eta Zumaia atzean utziz. Sailkapenean, Isuntza sartu zen hirugarren lekuan, bigarren txandako garailea.

Gaur beste jardunaldi bat daukate KAE 1 ligakoek, Lekeition, 12:00etan.

Castro nagusi KAE 2 ligan

Zumaian bertan jokatu zuten KAE 2 ligako seigarren estropada, eta Castrok laugarren aldiz astindu zuen bandera sasoi honetan, San Pedro Bren aurretik eginez. Sailkapenean ere buruan da Castro. Gaur, Getxon ariko dira (14:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.