FINALEKO GAKOAK

2017ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Erritmo bizian jokatuko da gaurko finaleko partida, eta bi estiloren arteko talka izango da. Hona hemen kontuan hartu beharreko ñabardura batzuk.

Urrutikoetxearen sasoia. Txapelketa ikusgarria egin du Urrutikoetxeak. Lau partidak irabazi ditu, eta bakar batean ere ez ditu jaso hamalau tanto baino gehiago. Sasoi betean dago.

Altuna III.aren sakea. Altuna III.ak sakea behar du irabazteko. Urrutikoetxea, baina, errestatzaile onena da. Lehia hori irabazten duenak pauso handia emango du txapeldun izateko.

Altuna III.aren hasiera. Txapelketako partida batzuetan gaizki hasi da amezketarra; finalerdietan, esaterako. Iazko finalean ere 7-2 galtzen hasi zen, eta zama izan zen gero. Partidari ondo ekin ezean, zail izango du irabaztea.

Bilboko pilotalekua. Bizkaia pilotalekua bikain datorkio Urrutikoetxeari. Bertan ez du inoiz galdu lau eta erdian, eta bertan makina bat entrenamendu egindakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.