Plentzian da gaur KAE 1 ligako estropada, eta Mutrikun KAE 2koa

Aitor Manterola Garate.
2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
KAE 1 ligak bosgarren jardunaldia izango du gaur, eta eremu erakargarri batean egingo dute arraun hamabi taldeetako arraunlariek: Plentzian (18:30). Bigarren estropada izango dute itsasoan, eta aurrenekoa lau luze eta hiru ziabogatara ur mugituetan. Zarautzek lortu ditu aurreko lau banderetatik hiru, eta liderra da; Deustuk astindu zuen trapua azkenekoan.

Ohorezko txandan izango dira bi talde horiek, San Juan eta Donostiarra B alboan dituztela. Bigarren txandan egingo dute arraunArkotek, Pedreñak, Getariak eta Camargok. Aurrenekoan, berriz, beste hauek: Zumaia, Santoña, Hibaika eta Lapurdik.

KAE 2 ligakoak ere itsasoan izango dira, beste eremu jator batean: Mutrikun. Estropada 17:00etan hasiko da, eta lehiaketako laugarrena izango dute. Aurreko hiruretan, Getxo, Orio B eta Urdaibai B nagusitu dira. Oriotarrak doaz sailkapeneko buruan. Lehen txandan, San Juan, Mutriku eta AN Castro joango dira: gero, Portugalete, Hondarribia B, Busturialdea eta Portu-Deustu; eta, azkenekoan, Orio B, Getxo, Urdaibai B eta Castro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.