Irune Calvo

«Etapetan itsasoa, txoriak... entzuteak erlaxatu egin nau»

2018ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Betiko kanpamentuekin konparatuta, desberdina espero zuen Irune Calvok Euskarabentura, eta horrela izan da. Gauzak esateko modu berriak ikasi dituela eman du aditzera: «Uste nuen inork ez zuela 'laga' erabiltzen 'utzi'-ren ordez, eta ohartu naiz erabiltzen dela».

Naturarekin izandako harremana nabarmendu du: «Asko gustatu zait itsasoa, txoriak, haizea... entzun izana. Erlaxatzeko eta pentsatzeko ezin hobea da». Esperientzia berriro parte hartuko luke: «Nahiz eta pentsatu hilabete bat asko dela, oso azkar pasatzen da: esperientzia ahaztezina izan da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.