Osasuna futbol taldea

Akordioa lortuta, ez da egingo epaiketa

2020ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Astelehenean zen hastekoa Osasunaren eta hango hamar agintari eta langile ohiren aurkako epaiketa, iruzur fiskalagatik. Baina ez da egingo, Osasuna eta akusatuak akordio batera iritsi baitira Fiskaltzarekin. Klubak 1,4 milioi euroko isuna ordainduko du, eta onartu egin du 45 hilabetean ez jasotzea ez diru laguntzarik, ezta pizgarri fiskalik ere. 11 eta 22 milioi euro arteko isuna jasotzeko arriskua zuen. 28 hilabeteko espetxe zigorra onartu dute Miguel Artxanko presidente ohiak, Angel Bizkai kudeatzaile ohiak eta Jose Manuel Puros zuzendaritzako kide ohiak; Patxi Izko presidente ohiak, 22koa; eta Sancho Bandres, Txuma Peralta eta Manolo Ganuza agintari ohiak 16koa. Guztiei aplikatu zaie mina arindu nahi izanaren aringarria, eta bat bera ere ez da joango kartzelara. Halaber, bertan behera geratu dira Jose Gomez eta Tomas Lopez langileen aurkako karguak. Arriskua zuten zortzi eta hamazazpi urte bitarteko zigorrak jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.