ERREAKZIOAK

2018ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
«Historikoa izan zen eguna. Arrakasta izan zuen antolaketak, eta emakume gazteen konpromisoa eta inplikazioa kontuan hartu behar dira. Eguneko protagonismoa mugimendu feministarena zen, baina Eusko Jaurlaritzak adierazpen instituzional bat onartu zuen bertan plazaratu ziren aldarrien espirituarekin bat eginez. Mobilizazioetan batutako jendeak erakusten du Euskadin gizarte konpromiso handiagoa dagoela berdintasunaren gaiarekin».

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

«Martxoaren 8a historikoa izan zen. Zoriondu egin nahi ditut mobilizazioetan parte hartu zuten guzti-guztiak, benetan eta suhar. Agerian geratu da nazioarteko mugimendu indartsu bat badutela emakumeek, eta aparteko indarra erakutsi duela, gainera, Nafarroan».

Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko GizaEskubideetarako lehendakariordea

«Historikoa izan zen eguna, eta mugarri bat emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errazteko politiketarako. Gizonezkook aintzat hartu behar dugu gertatu dena. Udal moduan, berriz, lanean jarraitu behar dugu eremu guztietan; gizon eta emakumeak elkarrekin dauden toki guztietan aukera, berdintasun eta obligazio igualak izango dituztela bermatzeko ekintza iraunkorrak egin behar dira. Legealdi honetan udal gobernuak aipatu dituen politikek ere bilatzen dute helburu hori lehenbailehen lortzea».

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea

«Ez litzateke ulertuko, halako mobilizazio baten ostean, patronalak ahaleginik ez egitea soldata ezberdintasunaren auzia konpontzeko. Jarrera hori bera espero dugu Jaurlaritzaren partetik ere, aurrekontua duten politika publikoak ere beharrezkoak baitira arazoa konpontzeko».

Loli Garcia CCOO Euskadi

«Jaurlaritzak lanaldi murrizketaz harago dauden neurriak ere sustatu behar ditu. Izan ere, andrazkoak dira normalean haurrak edo edadeko pertsonak zaintzeko lana uzten dutenak. Historikoa izan zen atzoko mobilizazioa, eta gizonen eta emakumeen berdintasun hitzezkotik benetakorako urratsa egin behar da».

Raul Arza UGT Euskadi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.