'Deep fake'kasuei buruz Gipuzkoako Encounterren ere

2021eko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Encounterrek urteroko jardunari eutsiko dio aurten ere. Ostiraletik igandera egingo dute 15. ekitaldia, lanparty birtualen bidez. Tolosako (Gipuzkoa) Usabal kiroldegian egiten dute urtero, iaz ezin izan zen modu presentzialean egin, eta aurten ere ez. Hala ere, ehunka teknologiazale biltzea espero dute online. 456 toki birtual izango dituzte, ekitaldi presentzialak Usabalen izango lukeen kopuru bera.

Besteak beste, hitzaldiak eta tailerrak antolatu dituzte, eta horietako batean deep fake direlakoak izango dituzte mintzagai. Unai Elordi Vicomtecheko ikerlaria ariko da etzi hizlari (16:30-17:15): Deep fake kasu errealak. Lola Flores eta Cruzcampoko iragarkiaren adimen artifiziala aztertuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.